Larrun musika bikotea

Emma Elizondokoa (Nafarroa) eta Jennifer arrasatearra izanik, biak ari dira Eskoriatzako campusean ikasten. Musikarekiko duten zaletasunak batu ditu eta Larrun bikotea osatzen dute.

muniversitas-20-urte-alumni-larrun-musika-bikotea

Musika taldea

Dagoeneko hezkuntzako laugarren mailan zauden biok. Zer moduz moldatu zarete? Bai, aurten bukatuko ditugu graduko ikasketak. Ondo gabiltza eta bereziki aipatuko genuke metodologia zein gelako ikasle kopuru murriztua ere. 30 ikasle gara gelan eta horrek asko errazten du gure arteko giroa, irakasleekin harremana, lanak aurrera eramateko modua eta abar.

Txikitatik izan duzue musikarekiko afizio hori?
Bai, betidanik. Biok jotzen dugu akordeoia, horretan erekointziditzen dugu. Unibertsitatean hasi ginen elkarrekin jotzen. Emmak egun batean gitarra ekarri zuen eta abesten hasi ginen. Bion ahotsak ondo gelditzen zirela ikusi genuen eta arratsaldetan zerbait ezberdina egiteko asmoz, gelditzen hasi ginen eta bideoak grabatzen joan ginen ondoren youtubera igoz. Jendeak gure musika gustuko zuela ikusita kontzertuak ematen hasi ginen: Elizondon, Irunen, Gasteizen…

Nola definitzen duzue zuen estiloa? Zer abesten duzue?
Denetik jotzen dugu, ez dugu musika estilo finkorik eta gustuko dugun abestiekin, gure bertsioa egiten saiatzen gara. Era akustikoan jotzen dugu, beraz gure estiloa lasaia dela esan dezakegu. Normalean, tabernetan jotzen dugu nahiz eta fakultatean ere jo izan dugun. Giro goxoa sortzen saiatzen gara.

Etorkizunerako proiekturik baduzue?
Unibertsitatea bukatzen dugunean zailagoa egingo zaigu elkartzeko eta entseatzeko; beraz, ez dakigu nola jarraituko dugun! Gustatuko litzaiguke disko bat ateratzea baina momentuz ez dugu ezer zehaztuta.
Musika talde bat sortzea ere primeran legoke, beste tresna batzuekin. Euskal Herrian herriz-herri ibiltzea gustatuko litzaiguke, gure abestiak konposatzea, non-nahi entzutea… Ametsa da baina hainbat aldiz hitz egin dugu honetaz. Dena den, eginiko ikasketak ez ditugu ahaztuko, irakasle izatea baitugu gustuko! Musikak hobbya izaten jarraituko du, beraz.