Alumni
Afizioa ofizio bilakaturik
JAVI RIVERO-K -BASQUE CULINARY CENTER-REN BURUTU ZITUEN IKASKETAK, ETA ORDUAZ GEROZTIK, ESPERIENTZIA EZBERDINAK BIZI ONDOREN, GAUR EGUN BERE JATETXEA ZUZENTZEN DU. BERAREKIN HITZ EGIN DUGU.
Basque Culinary Center - Gastronomia Zientzien Fakultatea
Zein izan da zure bilakaera?
Batxilergoa bukatuta soinua ikastera joan nintzen Andoainera, eta ondoren Ingenieritza ikasturte bat egin nuen Goi Eskola Politeknikoan. Une honetan konturatu nintzen niri gustatzen zitzaidana sukalaritza zela, eta Gastronomia Zientzien Fakultatean matrikulazio eskaera egitea erabaki nuen.
Eta behin ikasketak bukatuta zein izan da zure ibilbidea?
Getariako Elkano jatetxean aritu nintzen praktikak egiten, eta hirugarren mailararte bertan lanean aritu nintzen asteburutan. Lan hau bestelako praktikaldiekin uztartu nuen, adbibidez Galiziako jatetxe batean ere parktikak egiten aritu nintzen, egun nire bazkide den Gorka Ricoren jatetxe berean. Hortik aurrera nire praktikaldia Ameztoy-n bukatu nuen, eta bertan geratu nintzen lanean, nire negozia bultzatzearen aldeko apustua egin nuen arte. Gorka, Aramendia gozotegian lanean zegoen, eta abentura elkarrekin hastea erabaki genuen.
Orduan ireki zenuten Ama Taberna jatetxea.
Hori da, gustoko dugun horretan bizitzearen aldeko apustu sendoa egin genuen. Zenbait azoka eta bestelako topalekuaetan aritu eta gero gure buruari zergatik ez genuen jatetxe bat irekiko galdetu genion Gorka eta biok. Handik bi hilabetetara jada prest genuen proiektua. Prozesua oso azkarra izan zen, eta Tolosa etxe ondoko plaza interesgarritzat jo genuenez, bertan irekitzea erabaki genuen. Bi urte daramatzagu bertan, eta udan gure bigarren jatetxea irekitzeko proiektua dugu, Magala deituko dena.
Guzti hau aurrera eamateko nondik dator inspirazioa?
Bidaiatzea dugu gustoko. Beharrezkotzat jotzen dugu kanpoan dagoena ezagutu eta aztzertzea. Horrela gure egunerokoa ikuspegi irekiago batekin aztertu dezakegu eta jendearengana iristeko bide berriak esploratu, jendearengana iristen ez bagara jai baitugu.
Gaur egun Basque Culinary Center-rekin harremana mantentzen al duzu?
Noski, eta oso emankora da gainera. Azken aldian ikastaroak ematen aritu izan naiz bertan, astero bi gutxi gorabehera. Horrez gain, gure sektorean ikusmira oso potentea sortzen duen erakundea da, eta gu bertako ikasleak izanak nolabaiteko prestigioa eransten digu. Elkarlanean oinarritutako harremana mantentzen dugu gaur egun, eta esango nuke konfiantza maila estua dugula.