Alumni
“Graduak gaztetatik lan munduan barneratzea ahalbidetu dit”
myGADE GRADUA IKASI ETA HAINBAT ESPERIENTZIA PROFESIONAL BIZI ONDOREN, GAUR EGUN JONE SAN SALVADOR DUBAIN ARI DA LANEAN. FAGOR PROFESSIONAL KOOPERATIBAREN ASIA ETA AFRIKARAKO MARKETIN ETA KOMUNIKAZIO ARLOAN DIHARDU.
Facultad de Empresariales
Nola erabaki zenuen myGADE ikastea?
Beti izan nuen nahiko argi enpresa arloari buruz ikasi nahi nuela, eta unibertsitatean aplikatzen den metodologia ikusi ondoren, jakin nuen Mondragon Unibertsitatean egin nahi nuela. myGADE eta LEINN ziren nire aukerak, eta erabakia hartzen lagundu ninduena, ibilbide dualean gradua esperientzia profesionalarekin uztartzea izan zen.
Zer nabarmenduko zenuke gradutik?
Unibertsitateko garai oso polita gogoratzen dut, lan asko egin behar izan arren asko disfrutatu nuen. Formakuntza duala egin nuen Eroskiko sail komertzialean, eta bertan babes handia sentitu nuen. Horrez gain, nabarmenduko nukeen beste zerbait Mexikon izandako nazioarteko esperientzia da, bertan gai berri eta erakundeen kudeaketari buruz asko ikasteko aukera izan nuelako.
Nolakoa da zure egunerokoa gaur egun?
Nazioartekotze alorrean unibertsitateko espezialistaren graduondokoa egin nuen, eta hau amaitzerakoan Dubaira etorri nintzen Fagor Professionalekin, emirerritik Asiako eta Afrikako marketin eta komunikazio alorrean jarduteko. Orain, gehienbat erakustaldi eta ekitaldietan marka sustatzeaz arduratzen naiz, India, Australia edo Singapur bezalako herrialdeetara bidaiatuz. Ekintza horien bidez, aurkezpen korporatiboak eta produktu-aurkezpenak eginez, banatzaileengana eta azken bezeroengana hurbiltzeko, eta markari merkatuan merezi duen lekua emateko. Showroom-en diseinua, sare sozialen kudeaketa edo aldizkarietan promozioak lantzea dira egunerokotasunean dauden beste gai batzuk.
Nola lagundu dizu graduak zure ibilbide profesionalean?
Hain gaztetatik lan-munduan sartzeak erosotasun-eremutik ateratzen zaitu erabat, eta, gaur egun dudan esperientziatik, uste dut horrek laguntzen dizula gehien bat profesional eta pertsona gisa hazten.
Zer esango zenioke gaur egun myGADE ikasten hasi berri den norbaiti?
Unibertsitatea ez da etapa erraza ezta ibilbide ideala, eta momentu askotan %300a eman behar den errealitate bat da, baina prozesu horretatik igarotzeak merezi du, bertatik ateratako bizipen eta ikasketak oso aberasgarriak baitira.