Alumni
Humanitate Enpresa lizentziaturako 4. promozioko ikasleen topaketa
MAIATZAREN 18AN HUMANITATEETAKO LIZENTZIAKO IKASLE OHIAK BILDU ZIREN. 4. PROMOZIOKO 12 IKASLE ELKARTU ZIREN ESKORIATZAKO CAMPUSEAN OSPATUTAKO TOPAKETAN.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Ikasle ohi horiek bukatu zituzten ikasketak orain dela 20 urte, eta baliatu dute biltzar hau beraien arteko harremanak berreskuratzeko, ikasle garaiko oroitzapenak partekatzeko eta bertatik bertara ezagutzeko haien garaitik abiatuta ordutik hona Huma-nitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bizi izan dituen aldaketak.
Dorleta eraikinarekin txundituta
Topaketa hasi zen Fakultateko ordezkarien agurrarekin, lan horretan ibili ziren Ainhoa Leturiaga, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Administrazio eta Finantza zuzendaria eta Iñigo Kortabarria, Fakultateko Alumni Elkarteko ordezkaria. Harrera ofiziala egin ondoren, taldeak campusa bisitatu zuen arreta berezia jarrita Dorleta erakin berrituan. Ikasle ohien bilkura modu ezin-hobean bukatu zuten: Eskoriatzan bertan egindako bazkariarekin.
Humanitate Enpresa ikasketak hasi ziren eskaintzen 1997. urtean. Lizentziatura horren helburua zen balio humanistikoak txertatzea erakundeen kudeaketan.