NAIHA, saridun softwarea

NAIHA, UBIKARE EUSKAL ENPRESAK GARATUTAKO SOFTWARE SOZIOSANITARIOAK BRONTZEZKO LAUS SARIA JASO DU, DISEINU GRAFIKOKO SARI NAZIONAL NABARMENENA

muniversitas-20-urte-alumni-naiha-un-software-con-premio

Goi Eskola Politeknikoa

NAIHA proiektuan Maitane García, Nerea Dorronsoro eta Marta Villar Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasle ohiek parte hartu dute. Guztiak diseinu estrategikoan trebatu dira Mondragon Unibertsitatean eta gaur egun Ubikare enpresan lan egiten dute. Produktuaren diseinuari eta erabiltzailearen esperientziari balio handia ematen dion enpresa da Ubikare, eta bertan, Nereak erabiltzaileen eta bezeroen beharrei irtenbidea ematen, erabiltzaile-esperientzia kontzeptualizatzen eta interfazeen diseinuak hobetzen dihardu. Bestalde, Maitane Ubikareko produktu saileko arduraduna da eta NAIHA Mondragon Unibertsitateko Diseinu taldearekin garatzen ari denbere doktorego tesiaren barruan azterketa kasu bezala hasi zela dio. Azkenik, saritutako NAIHA proiektuan parte hartu izana garrantzi handiko mugarria dela dio Martak, bai enpresarentzat, bai bere ibilbide profesionalentzat.

Zergatik jaso du NAHIAk LAUS saria?
NAHIAk Digital eta Erabiltzaile Esperientziaren kategorian jaso du brontzezko saria. NAIHA aplikazioak laguntza baliotsua ematen die osasun-zerbitzuak edo zerbitzu soziosanitarioak kontratatzen dituzten pertsonei eta hauen senideei. Horrela, senide eta zaintzaileei aukera ematen zaie adinekoen, mendekoen edo kronikoen zaintzan kontrol eta jarraipen handiagoa izateko, eta edozein lekutatik eskuratu ahal izango dituzte osasun eta zaintza zerbitzuak. Gaur egun, NAIHA hainbat maila sanitario eta asistentzialetan txertatzen da, hala nola ospitaleetan, eguneko zentroetan, anbulatorioetan, etxeetan eta egoitzetan, adinekoen bizitzako etapa guztietan zaintza eta arreta hobetzeko helburuarekin.

Errekonozimendu honek etorkizunera begira ateak irekitzen dizkizuetela uste duzue?
Gure produktua LAUS sarietan aitortua izateak enpresarentzako oso esanguratsua da, NAIHAk diseinu estandar eta irizpide gorenak betetzen dituela erakusten baitu.