Robtrusion start-up oparoaren sortzea

Ivan Saenz GASTEIZTARRAK MASTER ETA DOKTORETZA BANA EGIN ZUEN GOI ESKOLA POLITEKNIKOAN, NEGOZIO BIDE OSO DISRUPTIBOA ETA ROBTRUSION START-UP SORTZEA AHALBIDETUZ.

muniversitas-20-urte-alumni-start-up-robtrusion

Goi Eskola Politeknikoa

Materialetan eta prozesuetan espezializatutako Industria Masterra egin zenuen.
Bai, Bekabide programari esker. Bigarren ikasturtean konpositeen ikerketa taldearen proiektu batean lan egiteko aukera eman zidaten, Unibertsitatean bertan. Ikerketaren gaiak ziztatu ninduen eta doktoretza ere Bekabiderekin egin nuen. Eskertuta nago Goi Eskola Politeknikoarekin.

Zer tesi?
Moldeaz kanpoko UV ontzean oinarritutako pultrusioa: automobilgintzara zuzendutako osagaien garapena, eta hori da, hain zuzen, proiektu eta enpresa honetara bideratu dena. Asko gozatu nuen. Oso zuzendari onak izan nituen, ondo orientatuta nengoen, Europako proiektuetan lan egin nuen, bidaiatu egin nuen, talde ona izan nuen…

Start-up-a tesi honetan sortzen da?
Automobilgintzako proiektu bati lotutako teknologia asko garatu zen, eta proiektu horretan ari ginen lanean. Eta detonatzailea izan zen Europako kongresu batean geundela, interesa erakutsi zuen automozioko agente garrantzitsu bat hurbildu zela. I+G proiektu bat edo doktorego tesi bat baino gehiago zela pentsarazi zigun. Beraz, nire tesian negozio-eredu bat nola sortu ere landu nuen. Eta amaitu nuenean, Irurenak kontratatu ninduen negozio-eredu hori praktikara eramateko.

Oso harrera ona izaten ari da. Ez al da hala?
Bai. 2022an Toribio Echeverria saria jaso genuen, eta 2025aren hasieran JEC Composites Innovation Awards, konpositeen “oscar” sariak, irabazi genituen.

Robtrusion merkaturatzen ari zarete?
Makina bat diseinatu eta garatu dugu dagoeneko modu industrialean ekoizteko hemen; eta serie txikiak egiten hasi gara, itsasontzien alorrerako. Merkaturatze fasean gaude, bezeroekin homologatzen, eta produktuen katalogo bat sortzen ari gara. Enpresa hau sektore anitzekoa da, eta egiturazko profilak behar dituen edozein jarduerari erantzun diezaiokegu. Batez ere ontzigintzan zentratuta gaude. Gure soluzioak mihiztatzean azkartasuna dakar, pisua, geometria, zuntz eta erretxina kantitatea murriztea… Gainera, langileen bizi kalitatea hobetzen dute.