“Basque Culinary Centerren ikasitakoa egunero aplikatzen dut”

BEATRIZ DEL RÍO, GAUR EGUN NH HOTEL GROUP-EN EUROPA HEGOALDEKO ZUZENDARI KORPORATIBOAREN ALBOKOA, F & B-KO ZUZENDARITZA MASTERRAK BERE IBILBIDE PROFESIONALEAN IZAN DUEN GARRANTZIA NABARMENTZEN DU.

muniversitas-20-urte-alumni-beatriz-del-rio-bcc

Basque Culinary Center - Gastronomia Zientzien Fakultatea

Zer moduzkoa izan zen zure esperientzia Basque Culinary Centerren?
Oso aberasgarria eta, aldi berean, oparoa profesionalki. Gure promozioko TFMa Donostiako NH Collection Aránzazu hoteleko Kukuarri jatetxeari buruzkoa izan zen, eta hari esker hautatu ninduten taldeko sail korporatiboan curriculum-praktikak egiteko. Hiru hilabete egin nituen Madrilen eta beste hiru Lisboan, eta amaitzean hemen geratu nintzen lanean. Gaur egun, Europa hegoaldeko NH Hotel Group-eko zuzendari korporatiboaren albokoa naiz.

Zer ikaskuntzak balio izan dizute zure egungo lanpostuan aplikatzeko?
Gogoan dut masterra egiten ari nintzela gorroto nuela instalazioen diseinua, baina epe luzera konturatu naiz hori izan dela gehien lagundu didana. Gaur egun askoz ere ezagunagoa naiz sukaldaritza profesionalaren zirrikituekin, eta asko laguntzen dit nire egunerokoan. Bestalde, oso gauza baliotsuak ikasi nituen, hala nola errezeta baten kostua kalkulatzea edo produktu edo zerbitzu jakin baten gaineko salmentak handitzeko estrategiak.

Joerei buruz erne egoten ere irakatsi zidaten; izan ere, desberdintasuna markatzeko, zerbitzu berriak eskaintzeko gai izan behar dugu, adibidez, gosarien eskaintza km 0 produktuekin, jasangarriekin, superfoodekin edo raw food-ekin. Laburbilduz, ikasitako guztia gaur egun nire lanean aplikatzen dut, eta, nola ez, ikuspegi jasangarri batetik egiten dut.