Alumni
Blanca del Noval, ‘Silvestre’-ren egilekidea
BASQUE CULINARY CENTER-EKO ALUMNI HAU IBERIAR PENINTSULAKO LANDAREEN ETA BELARREN ‘BASA’ IZENEKO KATALOGO BERRIAREN SORTZAILEETAKO BAT IZAN DA.
Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center
Blanca del Noval, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko ikaslea eta gaur egun BCC Innovationeko chef eta ikertzailea, ‘Silvestre: la gastronomía de las plantas’ lanaren egileetako bat da. Basque Culinary Centerren laguntzarekin egindako lan honek Iberiar penintsulako basa-landare eta belarren katalogo zabala eskaintzen du. Katalogo horren bidez, jakin-mina dutenak, zein zaharberritze-lanetako profe-sionalak naturara jotzera gonbidatzen ditu, uste gabeko jakiek osatutako altxorren bila, balio handiko ekarpen gastronomiko bihurtzeko ahalmen izugarriarekin. Hori guztia, zientziaren eta sormenaren zorroztasunetik abiatuta, gastronomiaren sorburu dira-eta.
‘Silvestre’-ren helburua da irakurleari botanika ikuspegi gastronomiko batetik ulertzen laguntzea: landareak sukaldaritzaren ikuspegitik sailkatzen ikastea; espezieak balioan jartzea ahalbidetuko duten teknikak eta elaborazioak ezagutzea; eta horiek bildu eta maneiatzeako aholkuak ematea.
Etengabeko ikaskuntza
Blanca del Novalek azaldu duenez, ‘Silvestre’-ren idazketan parte hartu izanaren esperientziak bilakaera pertsonala eta profesionala eragin dio. “Silvestre’ sortzeko prozesua etengabeko ikaskuntza izan da niretzat. Liburu baten sorreran hasieratik amaierara lan egiteak garrantzi handiko proiektu bat gauzatzeak dakarren konple-xutasuna ulertzera eraman nau. Landa-lanetik eta ikerketatik hasi eta mezua irakurleei helarazteko hitz zehatzak aurkitu arte, editorearen laguntza nekaezina ere izan dut”. Gainera, aitortu duenez, behin liburuaren edukia argi izan zutenean, asko gozatu du kontzeptualizazio-prozesuaz, argazkigintzaren eta diseinuaren bidez gauzak nola kontatu irudikatzen.