Alumni
Distira egiten duten izar berriak
BASQUE CULINARY CENTERREKO BOST IKASLE OHIK LEHEN MICHELÍN IZARRAK ESKURATU DITUZTE 2023KO GALAN
Basque Culinary Center - Gastronomia Zientzien Fakultatea
Estatuko gastronomia eszenak inoiz baino distira handiagoa du, jatetxe izarren kopuruak gora egiten jarraitzen baitu. Michelín España 2023 Gidaren aukeraketak 272 jatetxe eta izar nabarmendu ditu. Horien artean, Basque Culinary Centerreko ikasle ohien ordezkaritza handia dago. Adibidez, Carlos Casillas, Barro jatetxekoa, Michelín izar bat lortu duen inoizko chef gazteena bihurtu da, eta bere probintziarako, Avilarako, lortu duen lehena. Horrez gain, Izar Berde bat lortu du, Jaime Mondejar Basque Culinary Centerreko ikaslearekin batera.
Bestalde, Jaengo Vandelvira Jatetxeko Juan Carlos Garciak bere Michelín Izarra eskuratu du, eta Jose Maria Goñi graduatuak, Martin Berasateguiren Allard Klubeko Sukalde buruak, ere bat egin du Estrella Michelin klubarekin. Walter Sidoraviciousek, Gastronomia Zientzien Fakultateko Masterreko ikasle ohiak, ere izarra bereganatu du Omakase by Walt-en chef gisa egiten duen lanari esker.
Zorionak guztiei! Talentu gaztearen, bikaintasunaren eta bilakaeraren lorpen eta adibide bikaina da. Arrakasta izaten jarraituko duzuela espero dugu!
Nazioarteko izarrak
Bestalde, Santiago Fernández Saim ikasle ohia izan da Japoniako MAZ Tokyo jatetxearekin bi Michelín izar lortu dituen lehen chef venezuelarra. MAZ Tokyon kokatutako proiektu gastronomiko berri a da, Virgilio Martínez chef eta Peruko Central-eko zuzendariak eta Mater Initiative-k sortua.
MAZek bidaia gastronomiko berri bat proposatzen du, Peruko lurraldearekin lotura sakona duen esperientzia batean oinarrituta. Santiago Fernández operazioen buru da. Azken bost urteetan Mater-eko kide izan eta Central-eko sormen programaren arduradun izan ondoren, Santiago Virgiliorekin hasi zen lanean, Basque Culinary Centerren Gastronomian eta Sukaldaritza Arteetan graduatu ondoren. Harrezkero, Virgilioren eskuineko esku gisa, nazioarteko hainbat ekitaldi gastronomikotan parte hartu du.