Elikagaien fisika

Nuria Devosek, Fisikan graduatu ondoren, Gastronomia eta Sukaldaritza arteetako gradua eskuratu zuen, bere bi grinen artean zubiak ezartzeko helburuarekin: zientzia eta gastronomia. Gaur egun Puratos enpresako I+G departamenduan egiten du lan.

muniversitas-20-urte-alumni-elikagaien-fisika

Basque Culinary Center - Gastronomia Zientzien Fakultatea

Nuria Devos Basque Culinary Center-eko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Graduko irakaslea da. Aita belgikarra eta ama espainiarra ditu, Madrilen jaio zen duela 26 urte, eta okindegiko zale amorratu gisa definitzen du bere burua.

Zergatik erabaki zenuen Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Gradua ikastea?

Zientzia eta gastronomia beti izan dira erakarri nauten bi arlo. Horregatik, Fisikako gradua ikasi nuen, baina amaitutakoan konturatu nintzen nire alderdi sortzaileena lantzea falta zitzaidala eta nire pasioa ez zela Fisika, Sukaldaritza baizik. Horregatik, Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Gradua aurkitu nuenean jakin nuen hori izango zela nire hurrengo urratsa, sukaldaritza baina unibertsitate mailan. Osagaiei buruz ikastea, baina baita ekonomiari, zientziari, marketinari edo psikologiari buruz ere.

Gainera, zure Gradu Amaierako Lanean zure bi pasioak bateragarri egiteko aukera izan zenuen…
Gradua hasi nuenetik nahiko argi neukan nire Gradu Amaierako Lanean sukaldaritzari buruz hitz egin nahi nuela, baina baita zientziari buruz ere. Horregatik, hirugarrenean Garapen eta Elikagaien Teknologiaren espezializazioa aukeratu nuen; eta ondoren, nire gradu amaierako lana entzimekin egindako gastronomia aplikazioen garapenean zentratzea erabaki nuen.

Eta espezializazio horrek lagundu al dizu Puratos enpresan gaur egun egiten duzun lanean?
Jakina, hautaketa-prozesuan posizionatzeko eta nire eguneroko jardunean lortutako esperientziarako balio izan zidan. Gaur egun koipeen I+Gko departamentuan nago, produktu berri bat ateratzeko berrikuntza-proiektu bat aurrera eramaten, eta prototipoak, laborategiko analisiak edo bilaketa bibliografikoa garatzeko proba asko egiten ditut. Interesgarria da, beste sail batzuekin harreman estuan nagoelako, eta horrek are gehiago ikasteko aukera ematen dit.

Oro har, uste dut Graduko ikasleak nahiko prestatuta ateratzen garela bertatik, eta, egia esan, ez dut zailtasun handirik izan lan-ingurunera egokitzeko.